| AURKEZPENA |
|
|
|
|
Elkarte, herrialde edo erakunde handienaren atzean pertsonak daude. Pertsonek eratzen ditugu gerrak nahiz paktuak; pertsonek osatzen ditugu trintxerak nahiz dantza-kateak. Pertsonek antolatzen ditugu lehiak nahiz topaketa lauak. Pertsonek eraikitzen ditugu harresiak nahiz zubiak. Pertsona bakoitzaren baitan dago dena, suntsitzeko indarra nahiz sortzeko kemena. Zenbat eta hobeto ezagutu nork bere burua, errazago ezagutuko dugu ingurua. Zenbat eta hobeto ezagutu nork bere baliabide eta mugak, argiako hurbilduko gara bestearengana. NI-tik GU-rako bidean naukazue, beraz; hantxe aurkituko nauzue, hots, hementxe. Nirea zure Yolanda Arrieta |




